XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II IRAKURGAIA / ADVERSUS HAERESES DERITZAN IRENEO GOTZAI DEUNAREN LIBURUTIK.

Jainkoa beretarrengana agirian etorri zanean, beretarren izakera artu ta eraman zun.

Izaki orren berritzea gurutzean egin zun.

Zuaitzean egindako okerra gurutzean zuzendu zan.

Eba, gizonari agindutako neskatx ura, etsaiak lilluratua izan zan bezela, Marik, gizon bati itz emanda zegon neskatxak, Aingeruaren esana siñixtuz Ebaren okerra zuzendu zun.

Izan ere Eba aingeru baten esanak zoratu zun eta orrela Jainkoagandik aldegin, Aren agindua ausiz.

Maria, berriz, aingeruaren mintzoa entzunda, Jainkoaren ama egin zan aren esanari men egiñez.

Ura lilluratua izan zan Jainkoaren esanera ez jartzeko, au, berriz, Jainkoaren esanera jarria izan zan; ta orrela Mari neskatxa, Eba neskatxaren bitarteko egin zan.

Gauza guziak berritu zitun ta etsaiaren aurka guda sortuz suntsitu zun gu Adam'engan baitu giñuzena.

Burua etsaiari istikatu zion, Asiera'n irakurtzen dan bezela: Ire ta emakumearen artean, ire ta aren ondorengoaren artean, etsaigoa jarriko diat; onek burua zapalduko dik eta ik orpoa ziztatuko diok.

Emakumeak istikatuko du sugearen burua, neskatx batengandik, Adam'en antzeko ura sortzen danean.

Auxe da Apostoluak galatatarren eskutitzean aipatzen dun azia: Agintzako azia zetorren arterañokoan ezarria izan dan legea.

Oraindik garbiago eskutitz berean: Baño epea (garaia) bete zanean, Yainkoak bere Semea, emakumegandik legepean yaioa bidali zun.

Izan ere, etsaia etzan benetan garaitua izango, garaitu zun gizona emakumegandik jaio ezpalitz.

Emakumearen bitartez menperatu zun gizona asieran, bere burua gizonaren aurka jarriz.

Orregatik gure Jaunak gizonaren Seme deitzen du bere burua, gizonetan aundiena, beragan berritua izan dalako gizadia: gizon garaituaren bidez jetxi zan gure gizadia eriotzeraño, gizon garaillearen bidez igo gaitezen bizitzara.

Galderantzuna

Denek: Gabriel aingerua Nazaret deritzan irira bidalia izan zan, Joseren ezkongai zan neskatx batengana, berria emanez; ikaratu zan neskatxa argiarekin.

Ez beldur izan, Mari; Yainkoaren ederra daukazu (...).